Etxera itzuli gara Veneziako Youth League-n astebeteko lehiaketa bizi ondoren. Mundu osoko 4.000 lehiakide baino gehiago izan dituen nazioarteko ekitaldia izan da
Olatz Alonsok (Kata Junior Neskak) garesti ordaintzen du Papuren kataren errealizazioan desoreka bat, bigarren itzulian aukerarik gabe uzten baitu.
Eneko Vicentek (Kumite Junior Gizonezkoak +76kg) lan bikaina egin du nazioarteko zirkuitu batean egin duen lehen borrokaldian.
June Perezek (Kata Junior Neskak) ez du bigarren itzulian sartzea lortu.
Motxila esperientzia eta ikaskuntza berriez beteta itzuli gara eta, batez ere, lanean jarraitzeko eta proposatutako helburuak lortzeko motibatuta.
BESTE URRATS BAT AURRERA