ALBISTEAK, COACH, TXAPELKETAK

EUSKADIKO XI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK

Larunbatak 27an, Legazpira joan ginen euskadiko txapelketan parte hartzeko. Entrenamenduetan lan ta lan egon dira eta txapelketa bikaina egin dute guztiak: 🥇Iraitz Rodríguez 🥈 Ainara Royo 🥉Aimar Cruz 🥉Nahia Olmos Naiara, Naroa, Isabel, Valeria eta Negu nahiz eta dominik ez lortu, oso harro gaude! Mila esker Estitxu eta Oihana Coach
ALBISTEAK, COACH, TXAPELKETAK

UDABERRIKO KARATE JAIALDIA ESKOLA KIROLA 22/23

Pasa den igandean Udaberriko Eskola Kirola 22/23 Jaialdia ospatu zen Pasai Donibaneko Kiroldegian. Gure kirolariek oso emaitza onak lortu zituzten ekitaldian. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Pasaiako alkateari, Izaskun Gomez, ekitaldi horretara joateagatik eta dominen banaketa egiteagatik. 🥋 ZORIONAK KARATEKAK 🥋
ALBISTEAK, COACH, TXAPELKETAK

YOUTH LEAGUE A CORUÑA

A Coruñan ospatutako Youth League-a, 2700 lehiakide baino gehiago bildu zituen eta 72 herrialde izan zituen, nazioarteko karate onenaren 5 egun paregabeak eskainiz. Klubeko bi karatekak, Olatz Alonso eta June Perez, Kata Junior kategorian parte hartu zuten, lan bikaina eginez nazioarteko zirkuitu batean izan zuten lehen parte-hartzean. Klubean, harro gaude
ALBISTEAK, COACH, ENTRENAMENDUA

COACHEKO AKREDITAZIOA ETA EUSKAL SELEKZIOAREKIN ENTRENAMENDUA

Igande honetan GetxokoHobekuntza Teknikorako Zentrora joan gara arrazoi ezberdinekin: Carlos Rodríguez eta Oihana Aguayo Coachen eguneratzea egitera joan dira. Estitxu Ruiz, Nerea Mateo eta Oihane Franganillo Coacheko akreditazio azterketara aurkeztu dira. Urko Azkue Euskal Selekzioarekin Kumiteko entrenamendua eduki du.