EUSKADIKO KADETE, JUNIOR ETA SENIOR TXAPELKETA

Pasa den larunbatean Hondarribian ospatu zen Euskadiko txapelketa izan genuen. Klubeko 11 ordezkarirekin joan ginen, eta honako hauek lortu genituen:

2 x🥈

5 x🥉

Txapelketa luzea baina ederra bizi genuen, non dominen lehian aritu ziren ikasleek brontzeak eta finalak jokatzean eman zitzaien protagonismoaz gozatu ahal izan zuten, tatamian sentsazio ikusgarria utziz ✨

Gainera, ekitaldian diplomak banatu zitzaizkien Euskadiko goi mailakoei, eta horien artean dago gure Sensei Carlos Rodríguez 👏🏽🥋

Harro gaude egiten dugun talde handiaz, harmailetatik topera animatzen zuten kolaboratzaile eta gurasoei aipamen berezia egin nahi diegu, lehiakideei babesa eta maitasuna erakutsi baizuten 🫂

ᴇᴛᴏʀʀɪᴋᴏ ᴅᴇɴ ɢᴜᴢᴛɪʀᴀᴋᴏ ᴘʀᴇꜱᴛ ᴇᴛᴀ ᴍᴏᴛɪʙᴀᴛᴜᴛᴀ ɢᴀᴜᴅᴇ‼️

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude