SENIOR LIGA NAZIONALEKO ETA LIGA IBERDROLAKO 1 FASEA

Asteburu honetan La Nucian egon gara, Alicanten📍karateko Liga Nazionaleko eta Iberdrola Ligako 1. Fasean parte hartzeko🥋

Larunbatean Markel Muñoak eta Adrian Montotok parte hartu zuten gizonezkoen senior kumite kategorian -67kg. Paper ona egin zuten, baina ez zitzaigun nahikoa izan borrokan jarraitzeko ❌

Igandean, Olatz Alonsok eta Ane Chavezek debuta egin zuten emakumezkoen kata senior kategorian eta lan bikaina egin zuten hain kategoria zailean 💪🏽

Monica Camarero emakumezkoen kumite senior -61kg final-laurdenetan galdu zuen, baina errepeskan sartu zen eta BRONTZEZKO BORROKA egin zuen. Azkenean, oraingoan ez du lortu domina etxera ekartzea, baina…✨𝘕𝘖𝘓𝘈 𝘎𝘖𝘡𝘈𝘛𝘜 𝘎𝘌𝘕𝘐𝘛𝘜𝘌𝘕 𝘡𝘜𝘙𝘌 𝘉𝘖𝘙𝘙𝘖𝘒𝘈 𝘎𝘜𝘡𝘛𝘐𝘈𝘒!✨

Zorionak guztioi erakutsitako mailagatik, bide luzea duzue zain 💫👊🏽

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude